ARTEA

“Artea Oinez 2026” erakusketa Iruñean ikusgai

Artea Oinez 2026 erakusketa atondu dute Iruñeko Kondestablearen Jauregian maiatzaren 24ra arte. Bertan 77 sortzailek utzitako lanak ikusi ahalko dira. Aurten Erentzun Vianako Ikastolak eta Zizur Txikiko San Fermin Ikastolak Bidean bat gara lelopean antolatzen duten Nafarroako Ikastolen Jaiaren barruan bideratu da ekimena.

Erakusketan teknika eta estilo askotariko lanak hildu dira: akrilikoa, akuarela, tenplea, olioa eta teknika mistoak, mihisea, taula eta paper gainean. Brontzez, zurez, aluminioz, altzairuz, kobrez, metakrilatoz eta beiraz egindako eskulturak ere badaude,  bai eta serigrafiaz edo tinta pigmentatuez egindako lan-grafikoak, argazkiak, collageak, teknika mistoan egindako lanak eta bideo-sorkuntzak ere.

Artea Oinez erakusketak instalazioaren eta zeramika artistikoaren esparruan espezializatutako bi emakume sortzaile hauei omenaldia egin nahi izan diete: Celia Eslava Sotés eta Concha Cilveti Echeverría.

Aurten parte hartzen duten egileen artean batzuek ibilbide sendokoak dira, tartean,  Ibon Aranberri, Txaro Arrazola, Txomin Badiola, June Crespo, Naia Del Castillo,  Andoni Eta Jon Mikel Euba, Usoa Fullaondo, Iñaki Garmendia, Ángel Garraza, Kepa Garraza, Jesús Mari Lazkano, Mikel Lertxundi, Remigio Mendiburu, Itziar Okariz,….

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button