ESZENA

Kaleka jaialdiak ikusleak sentsibilizatu nahi ditu

Lekeitioko Kale Arteen Jaialdiaren 34. edizio izango da aurtengoa, eta Kalekak ikuslea ikuskizunaren parte izatea, ikuskizuna ulertzea eta berea egitea nahi du.

“Kalea bizitza da, askatasuna, guztiok partekatzen duguna; artea berriz, nortasuna, kultura, gaitasun bereziak erakusteko modua. Kale arteek hori guztia eta asko gehiago batzen dute; gure barnean daude sentimendu eta emozioak pizteko trebetasuna dute”.

Lekeitioko Kale Arten Jaialdia uztailaren 5etik 7ra egingo da, eta lan eszenikoak, tailerrak, partaidetza-instalazioak eta komunitatean sortutako kaleko arteen sorkuntzak ikusteko abagunea eskainiko du.

Guztira 12 konpainiak parte hartuko dute jaialdian, hainbat herrialdeetatik etorriak:  Katalunia, Italia, Frantzia, Asturias, Balentzia, Gaztela eta Leon, eta Aragoi. Euskal Herrikoak ere bertan izango dira.

Programazioa bere ataletan dator banaturik, eta hala, programa ofizialaren barruan, “kalea formatu desberdinen bitarteko, testuinguru eta euskarri gisa hartzen duten lan artistikoak erakusten dira”. Kaleka Scratch atalean, “sortze-prozesuan dagoen lanaren berri ematen da. Kategoria honetan, artistak eta ikusleak truke- eta feedback-rola dute”; Kalekaz Blai-n, “urtean zehar egiten diren ekintza eta prozesu artistikoak egiten dira, tokiko biztanleriarekin lotuz eta, horrela, urtean zehar presentzia artistiko jarraitua bultzatuz”.

Aurten, diogun moduan, jaialdiak publikoa ikuskizunaren parte bihurtu nahi du eta horretako Kalekari atal berezia sortu da, ikuslea jaialdiaren parte izatera bultzatuko duen esparrua.

Jaialdiaren programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button