ARTEA

“Emakumeak eta itsasoa XX. mendean” erakusketa Arrantzaleen Museoan

Bizkaiko Foru Aldundiaren Arrantzaleen Museoan ikusgai egongo da irailaren 27ra arte Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. mendean erakusketa, “kostaldeko emakumeen eguneroko eta funtsezko lana aldarrikatzeko xedez.

Itsasoko historia gizonezkoen begiradatik baino ez da kontatu, eta bigarren maila batean gelditu da emakumeen ekarpena. Hala ere, emakumearen figura funtsezkoa izan da sektore honetan ere. Horrexegatik, Arrantzaleen Museoa baino historia horren ikuspegi femeninoa jasoko da. “XX. mendean portuak modernizatu eta kontserbagintza industrializatu zen, eta, testuinguru horretan, emakumeek askotariko zereginak bete zituzten. Neskatilak eta saregile, kontserbagintzako langile, paketatzaile eta armadore emakumezkoak funtsezkoak dira ekoizpen-katean eta kostaldeko bizitzan.
Eguneroko objektuen bidez -orratzak, sareak, saskiak eta etiketak-, erakusketak narratiba historiko oso bat berreskuratu du, eta ikusgai jarri du tradizioz isilarazi egin den ezinbesteko eskulanaren memoria.”

Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. mendean erakusketaren bidez emakumeek eraikitako kultura-ondareari balioa emateko eta haien ahalegina eta erresilientzia aitortzeko ekimena izango da.

Erakusketaren inguruko programazioaren barruan makina bat kontu anatolatu dira: bisita gidatuak erakusketako komisarioen eskutik, bisita gidatu berezia bertsolariekin, Ane Zulaikaren Emakumeak blai film laburraren proiekzioa eta emakume horien lanbideei eta eginkizunei buruzko hitzaldiak eta mahai-inguruak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button