ARTEA

Gure ekintzen hausnarketa kritikoa

Azkuna Zentroak Allora & Calzadilla: KLIMA erakusketa abiatuko du. Arte garaikidearen erreferente diren Jennifer Allora (1974, AEB) eta Guillermo Calzadilla (1971, Kuba) artista bisualen azken lanak ikusi ahalko dira bertan. Oraingoan, artearen bidez larrialdi klimatikoa eta ingurumenekoa agerian uzten da berriz, eta hala, gizarteari bere ekintzen hausnarketa kritikoa egiteko proposatu nahi zaio.

KLIMA kontzeptua greziarren garaietatik dator, eta bizimoduak eguzkirantz bideratzeari egiten dio erreferentzia. “Asmo handiko kronologia honetako artelanek azken data irekia dute, eta bizitza-forma guztiek hartzen dituzten eguzki-orientazioa jorratzen dute. Erakusketako lan bakoitzak klima bakan bat eratzen du, eta denek batera forma ematen diote azken 4.000 milioi urteak barne hartzen dituen elkargune kosmikoari”.

Erakusketak nabarmentzen du performancean oinarritutako eskultura-lanek Allora & Calzadilla artisten ibilbide artistikoan duten garrantzia, eta horietako batzuk jartzen ditu ikusgai, bertako musikariekin lankidetzan.

Datorren urteko urtarrilera bitartean ikusi ahalko da Allora & Calzadilla: KLIMA erakusketa Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button