MUSIKA

“Kantu eta Hitza” programaren azken saioa

Iruñean, maiatzaren 16tik ekainaren 20ra bitartean, O-ko Andre Maria plazan antolatu da Kantu eta Hitza musika programa. Kontzertuak ostegunetan izan dira, 20:00etan hasita, eta gaur izango da azkena, Kerobia taldeak egingo duena.

Programa Lilo musika taldearekin abiatu zen, eta ondoren, Alarma Morea (maiatzak 23), Bidaide (maiatzak 30),  Esanezin (ekainak 6), eta Gari & Maldanbera (ekainak 13 ) aritu dira.

Diogun moduan, gaur, ekainak 20, azken kontzertua programatu da, eta Kerobia talde mitikoak emango du. Gora Bizitza (eta esploraziorako beste zenbait aurrebaldintza) singlearekin hasitako birarekin dabil taldea. Kerobiaren show berriak bere abesti elektrikoenak kantu akustikoekin nahasten dituen proposamen bat egiten du, non publikoaren parte-hartzea ikuskizunaren ezinbesteko parte izango den.
Taldeak esan du “gure musika gure emanaldietako jendeari are gehiago hurbildu nahi diogu, zuzenean eta artifiziorik gabe”. Hortaz, jendeak bere musika hurbiletik sentitzea, beraiekin abestea nahi dute. Azken batean, “Kerobiaren asmoen adierazpena da. Istorioak kontatzen dituen mimoz osatutako musika baten aldeko apustua egiten jarraituko dute (Rose Escargot, Hilak, Supernova, trilogia…) eta beren musika bitartekorik eta artifiziorik gabe eskaintzeko ideia berresten dute.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button