MUSIKA

Latzen taldeak makina bat kontzertu egingo ditu “Denboraren orbainak” aurkezteko

Oñatiko Latzen heavy metal taldeak bere ibilbideari ekin dio berriro. Laukotea berritu da eta proposamen musikala berriz abiatu dute iraganeko ideiekin, egungo baliabideekin eta etorkizuneko ilusioekin. Horren emaitza da Denboraren orbainak hirugarren diskoa, lan zaindua eta askotarikoa dena.

Bira handi bati ekin dio taldeak eta hainbat kontzertu egiten ari da Euskal Herritik. Asteburu honetan, hilak 3, Atarrabian izango dira Latzenekoak, eta 10ean, Bilbon. Geroago, Gasteiz eta Azpeitia bisitatuko dute.

Lan horretan hamar abesti berri aurkeztu dituzte, eta Latzen zer izan zen eta orain zer den ulertzeko bidea ematen du. Izaera berari eutsi diote, baina esperientzia handiagoa dute abiadura moteltzeko eta bizkortzeko.
Bere esentziarik heavyenaren erakusle dira bertan agertzen diren kantu asko. Kalitatezko soinuak eta diseinuak ere aipamen berezia merezi dute. Diskoa Iker Bengoarekin grabatu dute Gasteizko Silverstar Studios-en, abestiak beste maila batera eramanez.
Nestor Urdanpilleta, berriz, diskoak jasotzen duena ezin hobeto janzteaz arduratu da.

Show More

Related Articles

Back to top button