ARTEA

Futbola eta Eduardo Chillidaren obra elkarrekin

Oraingo honetan, Eduardo Chillida. Denbora eta espazioa gelditu zituen atezaina izeneko erakusketa dago abian, aspaldian jokalari ibili baitzen artista. Hortaz, erakusketa horren bidez, “Eduardo Chillidak futbol jokalari zein artista gisa sakondu zituen elementuak eta kontzeptuak ezagutu ahal izango ditu publikoak”. Erakusketa uztailaren 27ra arte bisita daiteke Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Mostra horretan, artistaren beraren eta beste pertsona ospetsu batzuen 19 obra (horietako batzuk argitaragabeak), prentsa ebakinak, ikus-entzunezko materialak eta testuak jarri dira ikusgai. Ibilbide bat proposatzen da artistaren hainbat esparrutan zehar: Realean atezain sartu zenean, eskuei buruzko azterlanak, Atotxa egin gabe geratu zen proiektua edo espazioari eta denborari buruzko gogoetak.
Eduardo Chillida –Pilar Belzunce Fundazioko lehendakari eta artistaren seme Luis Chillidak adierazi duenez. “Chillidak kirolaren eta artearen arteko elkarguneak azpimarratu zituen beti, eta nabarmendu zuen bi munduek hainbat balio partekatzen dituztela, diziplina, esfortzua eta perfekzioaren etengabeko bilaketa….”
Beste aldetik Andoni Iraola Real Sociedad Fundazioko zuzendariak adierazi duenez, “Erakusketa honen bidez ikusarazi nahi dugu artea eta futbola bezain urrun eman dezakeen zerbaitek harreman askoz estuagoa duela ematen duena baino, espazioa edo denbora bezalako kontzeptu berberen inguruan garatzen baita”,

Erakusketari buruzko informazio guztia artea, kultura eta futbola batzen dituen Korner festibalaren webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button