ESZENA

Ganbila antzerki bilduman bi liburu berri

Ganbila antzerki bilduman bi liburu berri dituzue: Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Hau ez da gerra bat, eta Pablo Barrioren 2074. Atzo Susa argitaletxeak eta EHAZEk lan horiek aurkeztu zituzten.

Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eskutik dator Hau ez da gerra bat. Minaren inguruan gordintasun osoz hitz egiten duen obra bat da. Gizakiok elkarri egiten diogun minaz, elkarri entzun eta ulertzeari uzten diogunean, dela harreman sentimental batean edo gerra batean. Mikel Ayllonek berak hala deskribatu du obra: Hau ez da gerra bat lanean gerrara hurbiltzeko modua soilagoa da, eguneroko keinu itxuraz txikietatik. Bikote batek harremanari amaiera emango dio taberna bateko terrazan, udako iluntze sargori batean. Horrekin abiatu ohi dira gerra asko eta asko. Bikotekide bakoitza gela batean sartuko da. Atea itxiko du, bunker batean nola. Eta hizketan hasiko dira, argudio herrenak eta irain mingarriak desarratzen. Baina batak ez dio besteari entzungo. Ez dute elkar ulertzeko gogorik. Mina dago, besterik ez. Denok bizi izan dugun eguneroko koadro bat izan liteke erraz asko, baina bat-batean, nondik datorren oso argi ez dagoen soldadu bat agertuko da eszenan. Eta horrela sortuko dira geure ezin ulertuen eta gerretako kausa eta ondorioen arteko paralelismoak.”

Beste aldetik Pablo Barrioren azken antzezlana da 2074 eta bere izenburuak distopia batera garamatza. “Balizko etorkizunera luzatutako begirada gaurko gizartearen ispilu bilakatzen da, orainerako gogoetagai. Izan ere, sustrai anitzekiko gogoeta suma daiteke 2074ko pertsonaien artean. “Bidea galderak eginez egiten da” esango balute bezala. Eta galderak pausatzen dizkigute, galdetzea bera balitz bezala giza indarrez ibilarazten dituzten tramankuluen energia berriztagarria.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button