EUSKARA XEDE

Bilboko Udala eta Euskaltzaindiaren konpromisoa

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andrés Urrutia Euskaltzaindiko buruak bi erakundeen arteko urteroko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Bi hamarkada baino gehiago daramatzate erakundeok elkarrekin lanean, hirian euskararen erabilera normalizatzeko eta hedatzeko

Bilboko bazter guztietan euskararen erabilera sustatzea, bultzatzea, zabaltzea eta normalizatzea da Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko buruak gaur goizean sinatu duten lankidetza-hitzarmenaren helburua.
Bi hamarkada luzez norabide berean egindako elkarlanaren isla da.

Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak urtero sinatzen dute hitzarmen hori, hizkuntzaren garapenarekin eta sozializazioarekin duten konpromisoa erakutsiz. Dokumentu horren bidez, besteak beste, hizkuntza biziberritzeko eta euskal kultura zabaltzeko hizkuntza-aholkularitza eskaintzen da eta jarduerak antolatzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button