ESZENA

“Cultur-Izan” ekimenak musika eta dantza zabalduko ditu Nafarroan

Musika, dantza, tailerrak, hitzaldiak eta bestelako ikuskizunak eskainiko ditu Cultur-Izan ekimenak Nafarroako 13 herritan. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzaturiko ekimenean 17 ekintza izango dira udan.

Programaren alderdi musikala eta prestakuntza-arloa abuztuaren 24tik urriaren 27ra bitartean garatuko da, nahiz eta edizio hau ekainaren 18an hasiko den Vestir la identidad/Identitatea janzten erakusketarekin. Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoaren ekoizpena da, eta Erronkariko Julian Gaiarre Museo Etxean erakutsiko da abenduaren 15era arte.

Aurtengo programak, oraingoan ere, helburu du kultura tradizionalean diharduten Nafarroako erakunde eta elkarteen proiektuak eta programazioak babestea eta erraztea. Gainera, bigarren edizio honetan, Cultur-Izan programaren barnean ekitaldi profesionalen egutegi bat egongo da, tradizioarekin batera kultura tradizionalaren gaineko prestakuntza, dibulgazioa eta oroimena uztartzeko.

Diogun moduan, programaren barruan, ahozko adierazpenak, dantzak, musika instrumental, ahots-musika eta abesbatzen emanaldiak eskainiko dira Nafarroako hainbat herritan: Agoitz, Antsoain, Burlata, Biskarreta-Gerendiain, Cintruenigo,  Lizarra, Irurtzun, Murchante, Iruña, Zangoza, Tafalla, Tutera eta Atarrabia.

Programazioa osoa: Cultur-Izan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button