IKUS-ENTZUN

Euskal autore emakumeentzako gidoi lehiaketa

Maiatzean, Gidoik, Euskadiko Gidoigileen Elkarteak, film laburren gidoi lehiaketa antolatu zuen Caostica Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiarekin lankidetzan eta (H)emen elkartearen laguntzarekin. Gidoiak bidaltzeko epea maiatzaren 24an itxi zen.

Ekimenaren helburua emakumeen presentzia areagotzea da gidoigileen artean, emakumeen artean gidoien idazketa sustatzea, eta gidoien idazketaren esparruan emakumeak profesionalizatzen laguntzea. Bidai beharreko gidoiak argitaragabeak eta fikziozkoak izan behar dira beti, gai librekoak, eta  gaztelaniaz edo euskaraz idatziak.

Bada, epea amaitu da, eta Aroa Fernandez gidoigileak irabazi du Emakumezko Euskal Egileentzako Film Laburren I. Gidoi Lehiaketa.
Helduak gara komedia dramatiko garaikideak Aitor Enerizek (Euskadiko Gidoigileen Elkarteko presidentea) emandako 600 euroko saria eta garaikurra jaso ditu Caostica jaialdiaren programazioaren barruan.
Helduak gara film laburraren sinopsia: “Miren eta Xabi elkarrekin esnatzen dira azkenaren etxean gaua elkarrekin igaro ondoren. Biek geratu nahi dute, baina presio sozialen ondorioz, Xabik alde egitea nahi duela uste du Mirenek, eta Xabik, berriz, Mirenek alde egitea nahiago duela uste du. Hala ere, bietako inork ez du benetan elkarrengandik banandu nahi. Benetako desirak adierazi beharrean, besteak bere ustetan beraietaz espero dutenaren arabera jokatuko dute”.
Lehiaketako bi proiektu finalistak Tamara Lucariniren El hombre efeméride eta Oihane Oyarzabalen Dani the girl izan ziren.
Maider Oleagak (gidoilaria eta zinema zuzendaria), Olatz Beobidek (aktorea, zuzendaria eta ekoizlea) eta Tamara García Iglesiasek (zinema zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea) osatutako epaimahaiak, lehiaketan orokorrean jasotako proiektuen maila altua nabarmendu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button