ESZENA

Bilbo galaz, sormenaz eta teknologiaz jantziko da

Ekainaren 14 eta 15ean, Gau Zuria ekimena Bilbora itzuliko da hiriaren 724. Urteurrena behar bezala ospatzeko. Guztira 33 emanaldi artistiko eta 2 ikuskizun ibiltari programatu dira puntako sortzaileen proposamenekin.

“Bilbo galaz, sormenaz eta teknologiaz jantziko da, bilbotarrek eta bisitatzen gaituzten pertsona guztiek paisaia eraldatuko uri batez gozatu ahal izan dezagun, gure egutegian hain adierazgarria den egunean. Horrela, gure urian ohikoa ez den edertasun bat deskubrituko dugu”, adierazi du alkateak.

Gau Zuriak hainbat kultura-espazio irekiko ditu aldi berean (Arriaga Antzokia, Arte Ederren Museoa, Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia, Eleiz Museoa, Itsasmuseoa…), eta hiriko hainbat espazio dekoratuko ditu: elizak, plazak, parkeak, kaiak edo zubiak. Auzoetan ere giroa ez da galduko, eta Atxurin, Zazpi Kaleetan, Bilbo Zaharran, Indautxun eta Abandon emanaldi artistikoak egingo dira, eta oro har, programazioaren barruan soinu-eskulturak, instalazio interaktiboak, parte-hartzaileak eta murgiltzaileak, musika, antzerkia, dantza eta formatu handiko jokoak efe izango dira.

Gau Zuriaren zuzendariak zehaztu duenez, “herritarren artean hainbeste ikusmin pizten duten argi- eta musika-ikuskizunak berreskuratzen dira, mapping-bideoak, soinuarekin batera egindako irudi-proiekzioak, Arriaga Antzokiaren fatxadaren gainean eta Eleiz Museoaren klaustroan. Esku-hartze horiek beren-beregi diseinatu dira Gau Zurirako.

Gau Zuriaren programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button