MUSIKA

“Bizi ala Iraun” musika zikloa, Donostian

Bizi ala Iraun zikloa martxoaren 5tik maiatzaren 15era bitartean egingo da Donostiako Kutxa Fundazioa Klubean. Kontzertu guztiak 20:00etan izango dira.

Lehen egunean, hilak 5, Galder Perezek moderatuko du mahai-inguru bat Sustraiak eta ertzak izenburupean. “Gaur egungo folkak zein neurritan mantentzen ditu sustraiak? Sustraiak moztu behar dira ala hazten utzi? Noraino nahas daitezke haziak eta iturriak? Eta ertzak? Nondik pasatzen da sustraietatik ertzerako sorkuntzaren bidaia? Ertzean sortutakoak sustraietatik ihes egiten du, ala sustraien ahots berria da?” Bada, galdera horiei erantzunak topatzen saiatuko dira bertaratuko diren adituak.

Zikloak nazioko eta nazioarteko artistak bilduko ditu iraganaren eta orainaren artean elkarrizketan dauden proposamenak partekatzeko. Antolakuntzaren ustez, “tradizioa eta aniztasuna nahasten dituzten erritmoekin esperimentatzeko etiketak hautsiz, mundu berrietara, egiteko eta pentsatzeko modu berrietara irekitzen gara, pentsamendu kritikoa sortzeko funtsezko osagaietara.”

Kontzertu ziklo honetan parte hartuko duten artista eta taldeak honako hauek dituzue: Audience (martxoak 6), Castazabal + La María (martxoak 13), Ortiga (martxoak 14),  Gregotechno (martxoak 20), Antía Muíño (martxoak 21), De Ninghures (apirilak 17), Javi Medina (apirilak 18), Ibon RG eta Enrike Hurtado (apirilak 24), Rocío Márquez (apirilak 25), Mursego (maiatzak 8) eta El Pony Pisador (maiatzak 15).

Show More

Related Articles

Back to top button