MUSIKA

"Kutxa misteriotsua"

Aurreko denboraldian Musika Familian zikloaren barnean antolatutako haurtxo txikientzako lehenbiziko kontzertuak izandako arrakastaren ondoren, 0tik 4 urte bitarteko haurrei beren espazioa eman zaie edizio honetan ere. Honela, Tik, Tak, Tok ikuskizunaren ildotik, larunbat honetan, hilak 20, Orkestraren Miramongo egoitzan ospatuko den kontzertu honek zenbait musika instrumentuen soinuak ezagutaraztea izango du helburu, hari-laukotea osatzen duten instrumentuei arreta berezia eskainiz. Haurtxoen parte-hartzea halaber oso garrantzizkoa izango da.

Mikel Cañada, Orkestraren hezkuntza Departamentuko koordinatzaileak idatziriko gidoia oinarri harturik, kontzertua Belen Otxotorenak aurkeztuko du. Antzezle nafar honek eskarmentu handia du haurrentzako kontzertuen arloan. Musikari dagokionez, Ortzi Oihartzabal eta Nanako Imai biolin-joleek, Arkaitz Martinez biolin-joleak eta Jon Larraz biolontxelo-joleak osatutako hari-laukotea arituko da. Haurtxoek garai guztietako konpositore handien obrak ezagutzeko aukera izango dute, egitaraua Mozart, Brahms, Tchaikovsky, Piazzolla eta Arriagaren lanek osatuko baitute.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button