MUSIKA

“Piztuta! Euskal Kultur Begirada” izeneko zikloa Iruñean

Euskal kulturari begiratzeko modu ederra topatu dute Iruñean, Piztuta! Euskal Kultur Begirada izeneko zikloarekin.

Musika izango da ardatza, eta horretarako, Juslarrochako Civivoxean, Hutsun Txalaparta taldeak ikastaro bat emango du maiatzaren 7, 9, 14 eta 16an. Instrumentua jotzen ikasteko lehen saioak eta, poliki poliki, garatzen joateko oinarrizko nozioak emango dira.

Maiatzaren 10ean, Sanduzelaiko Civivoxean, Harribitxi taldeak musika tradizionalean oinarriturik ondutako sorkuntza-lan berriak haizatuko ditu. Txistua eta haren erabilera berrien bilaketa da musika-proiektu honen muina.

Maiatzaren 17an, Xabi Olkoz 4et arituko da eta Eguzkilore euskarazko ikuskizuna burutuko du. Musikariek “magiaz beteriko munduan barneratuko gaituzte, gure kultur sustraiei lotzeko eta, jazz musikaren bidez, euskal mitologia zahar aberatsa ezagutzeko”.

Azkenik, Erica Liqueteren txanda helduko da maiatzaren 18an, Xirristi Mirristi izeneko saioarekin. “Hitzaren akelarre horretan munduko hainbat sorginen istorioak ezagutuko ditu publikoak. Emakume askeak, boteretsuak eta apartak izango dira protagonistak. Mitoak, asmatutakoak edo benetakoak, hori nork jakin? Egia ote?”

Xehetasun gehiagorako, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button