MUSIKA

Jazzaldia eta Chillida elkarrekin

Eduardo Chillida XX. mendeko euskal artista unibertsal eta gailenetako bat da, eta aurten  ehun urte betetzen dira jaio zela. Ospakizun horrekin bat egiteko Donostiako Jazzaldiak bost kontzertu emango ditu Chillida Lekun, uztailean.

Hiru kontzertu arratsaldez izango dira, 19:30ean, uztailaren 21, 26 eta 28an, eta bertan, Iñaki Salvador, Federica Michisanti eta MAC Saxophone Quartet taldeak arituko dira. Beste bi kontzertuak uztailaren 25ean eta 27an izango dira, 12:30ean, Noa & The Helldrinkers eta Carole Alston taldeen emanaldiekin.

Lehen egun horretan, uztailaren 21ean, Euskal Herriko musikaren azken hamarkadetan funtsezko figura den Iñaki Salvador musikariak Txoria nuen maite izeneko kontzertua eskainiko du. Izen bereko lana publikatu zuen joan den urtean. Bere ibilbide luze eta oparoan disko ugari argitaratu ditu, bere taldeak lideratu ditu, arrastoa utzi duten proiektuak sortu ditu, zinema, telebista, antzerki eta dantzarako soinu-bandak konposatu ditu, eta musikari ugarirekin kolaboratu du.

Oraingo honetan, pianista eta konpositoreak Mikel Laboaren musika berrinterpretatuko du, inprobisazioa eta Jazza oinarri hartuta.
Iñaki Salvador (pianoa, moldaketak, musika-zuzendaritza), Ainara Ortega (ahotsa), Mariá Berasarte (ahotsa), Hasier Oleaga (bateria), Aitor Bravo (bateria), Javier Mayor (kontrabaxua), Ángel Unzu (gitarrak, buzukia, perkusioa) arituko dira kontzertu egunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button