EZLEKUBAT

KREA sortzeko sorturik

Adierazpen garaikidea ulertzeko modu berriak sortuz doaz han-hemenka. KREA guneak ere ekimen horietan egon daitekeen hutsunea betetzera etorri zen.
Oihana Blanco KREAko komunikazio arduradunaren esanetan “2006ko azaroaren 30ean Caja Vital Kutxak KREA aurkeztu zuen, kultur eta sorkuntza garaikideko gune berri bat, Vitoria-Gasteizeko Betoñuko Karmeldar Oinutsen komentu zaharraren birmoldaketatik sortuta.
Abangoardiako proiektuaren zeregina gizarte eskaerei erantzuna ematea da ikuspegi solidario eta garaikide batetik, aurrerabide sozialari, ekonomikoari eta kulturalari bide emanez. KREA guneak ikasteko, esperimentatzeko eta egungo sorkuntza artistikoez eta kulturalez gozatzeko beharrezko baliabideak eskaintzen ditu. Berez, ideien laborategi bat da, norberaren proiektuen garapena sustatzen duen topaketarako gune bat. Eta diziplina anitzak eta zeharkako diziplinak partaidetzako eta sare-laneko ikuspegi batetik sortzea sustatzen du.”
 
Egoitza fisikoa oraindik ez badu ere, “2009. urte amaiera arte ez baita inauguratuko”, internet baliatzen dute ekimen eta jarduera guztien gaineko informazioa zabaltzeko.
Eta zer-nolako jarduerak bultzatzen diren KREAn? Ikerketa da horietarik bat. Esperimentazioa eta sorkuntza ere tartean daude (proiektu eta produktu artistikoen eta kulturalen garapena ikusmen artetan, arte eszenikoetan, literaturan… Halaber, gizarte eta kultur sektore desberdinetako adierazpenak ere hartzen dira barne). Prestakuntza eta hedapena, eta azkenik, erakusketa eta aisialdirako prozesuak.

Eraikina ere egitasmo bitxia izango da, ezbairik gabe. KREAko proiektu arkitektonikoa Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Campo arkitektoen eskutik sortu da eta kultur multzoen belaunaldi berriaren barne dago. Horren izaera duenez, bertako guneak sortzaileek eta jendeak, oro har, erabiltzen dituzte eta erabiltzailea, prestakuntza eta hezkuntza azpimarratzen dira.
Izan ere, 8.000 metro karratuko eraikin batean askotariko diziplinako sorkuntza tailerrak, hornikuntza tekniko profesionala eta artistak biltzeko proposamena esperientzia bakarra izan da inguruan, Euskal Herriko mailan ez ezik Europa mailan ere.


 
Azken finean, Oihana Blancok esan digunez, “KREAk eztabaida eta gogoeta sustatzen du, proiektuen sorkuntza bultzatzen du, tailerrak, ekintzak, ikuskaldiak, erakusketak antolatzen ditu, eta euren guneak sortzaileei, elkarteei eta kultur munduko erakundeei zabaltzen dizkie.”

Egitasmo kultural handi baten lehen urratsak ikusten ari gara honezkero

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu