MUSIKA

“Izar & Star” programaren 50. emanaldia

Izar & Star zikloan parte hartu ohi duten talde eta artistek euren talde edo disko kutunen kantuak moldatu ohi dituzte. Ziklo horren baitan hamaika taldek parte hartu dute: Capsula, Mursego, Txuma Murugarren, edo iragan asteburuan Led Zeppelinen kantuak moldatu zituzten Last Fair Deal.

Bada, urtarrilaren 9an, programa horren 50. emanaldia egingo da, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean. Hori dela eta, ekitaldia berezia ondu dute. Hasteko, lau kontzertu izango dira. Javier corcobado eta Euskal Band taldeak crooner ezagunen kantuak moldatuko dituzte; The Fakeband-ek The Band talde klasikoaren The Last Waltz zuzenekoa haizatuko du; Gasteizko The Allnighters soul taldeak Dr. Feelgood pub-rock piztien kantuak joko ditu; eta, azkenik, Joseba B.  Lenoir Triok eta Napoka Iriak Neil Young & Crazy Horsen errepertorioa landuko dute.

Kontzertuen ostean, pintxada rockzaleak izango dira: Jerry, Eduardo Ranedo, Edgar Reina eta On&On.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button