ARTEA

Denbora, espazioa eta presentzia

Tabakalerako erakusketa areto berrituan Esther Ferrer artista donostiarraren erakusketa berria abiatu dute:  Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23… Mar Villaespesak eta Laurence Rasselek komisariatu dute, eta ikusgai egongo da datorren maiatzaren 26ra arte.

Tabakalerako erakusketa “zenbaki lehenen inguruko lanetan eta Esther Ferrerek bere ibilbide oparoan zehar egin dituen ekintzetan eta horien aldaeratan oinarrituko da”.

Esther Ferrerren aburuz, “Ideia bat forma desberdinetan deklinatzea […] performanceak eta instalazioak DNA bera dute: denbora, espazioa eta presentzia, modu desberdinean deklinatutako hiru funtsezko elementu”. Zenbakiak, erritmoa, soinua, hizkuntza, gorputza, denbora, espazioa, hutsunea… zoria ordenan, zehaztasuna absurdoan, jarraitutasuna aldakortasunean.

Erakusketaren osagarri gisa, performance edo ekintzak eskainiko dira asteroko programazio batean, Ferrerrek berak gonbidatutako sortzaileen eskutik, eta berariazko bitartekaritza programa bat ere izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button