ARTEA

Trantsizio ekosozialerako praktika artistikoak

Trantsizio energetikorako Arte eta Kominikazioa, jatorri anitzezko disziplinaz osatutako ikerketa talde bat da ARTEKOM*. Bada, talde horrek, Ur arrasean: Trantsizio ekosozialerako praktika artistikoak izeneko erakusketa antolatu du Arte Ederren Fakultateko Erakusketa Aretoan. Maiatzaren 10era bitartean ikusi ahalko da.

Erakusketa horretan “ikuspegi ezberdinak arakatzen dira, eta horretarako egungo kontsumo gizarteak bereak dituen eredu politiko eta ekonomikoen aurrean jarrera kritikoa erakusten du. Erronka horri era ekologikoan erantzuteko asmoz bertan parte hartzen duten 12 artistek, hitz eman dute era arduratsu eta mugatuan gauzatuko dituztela euren lanak”.

Erakusketan parte hartzen duten artistak honako hauek dira: Susana Jodra, Jose Angel Lasa, Carmen Marín, Mikel Arce, Nerea Legarreta, Annick Laurelle, Cristina Miranda, Josu Rekalde, Pilar Soberon, Lidia Rekagorri, Mikel Garate eta Josemaría Herrera.

Erakusketa horrek hainbat burutazio eskaini nahi ditu gure eguneroko ohituretan eta portaeretan eman beharreko aldaketei buruz, izan ere, arteak sentsibilizazioa eta komunikazioa sustatzeko balio du.
Artistok adierazi duenez, “jakin badakigunez arteak mugarik gabeko bide eta moduak jorratzen dituela esan nahi dituenak esateko, ez dugu mugatuko gure ahalegina narraziozko baliabidetara, ez eta alegorikoetara edo metaforikoetara; gehiago ahalegindu gara lotzen arte egikerak eguneroko koherentziazko jarrerekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button