MUSIKA

Chin-Chin diskoetxeak bi single berri argitaratu ditu

Iruñeko Chin-Chin Records diskoetxeak Las Kasettes eta Los Urogallos taldeen binilozko singleak plazaratu ditu.

Maier eta Edurne musikarien proiektua da Las Kasettes. Iruñeko makina bat taldetan aritutako musikariak dira, tartean, Foralettes eta Ginkas. Bikoteak, aurretik, Hics, Hics, Hits, Hits izenburuko zazpi hazbeteko diskoa argitaratu zuen, eta orain berriz, Ye-Ye Yeah. Binilozko zazpi hazbeteko berri horretan, kantu kutunen moldaketak bildu ditu bikoteak: The Exciters (Estás equivocado), Françoise Hardy (Por fin es viernes), The Crystals (Señor DJ) eta Lesley Gore (No volverás, a verme en la vida). Pop-rock kutsuko kantu bizi eta dantzagarriak egiten dituzte Maierrek eta Edurnek.

Los Urogallos, bestalde, Kataluniakoa Santa Coloma hiriko laukotea da, eta rockabilly eta glam erritmoekin jositako lau kantu bildu dituzte single berrian: Lección de Skate, The Rockin’ Gazelles, Mayor para el Rock’n’Roll eta Besos Beat. Singlea Discos Harte diskoetxearekin erdibana plazaratu du Chin-Chinek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu