MUSIKA

Anarik kontzertua eskainiko du Hendaian

Anari kantariak Giza zarata diskoa kaleratu berri du, eta makina bat tokitan aurkezten ari da. Igandean, hilak 21, Hendaiako Mendi Zolan izango da. Berarekin batera, Xabier Olazabal (baxua), Mariano Hurtado (pianoa eta organoa), Ander Mujika (gitarra elektrikoa eta ahotsa), Xabier Etcheverry (arrabita eta ahotsa) eta Mikel Txopeitia (bateria) arituko dira.

Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa bat da, beti izan da. Bere ahots hautsi eta leuna goraipatua izan da beti, baina, batez ere, abestien testuetatik datorren poetika. Oso disko ederrak argitaratu diru, tartean, Zebra, Irla Izan, edo Zure aurrekari penalak.

“Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.”

Duela gutxi ere argitaratu du bere lehen liburua: Gari eta goroldiozko (Susa, 2022). “Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button