
Nafarroako Filmotekak Ezinbesteko zinema zineko zikloa osatu ohi du, zinemaren historian arrasto handiena utzi duten filmak publikoari helarazteko.
Hil honetan hiru lan handi eta eder programatu ditu, eta gaur berton, zinema mutua oroitzeko, lehen proposamena ikusteko abagunea izango duzue: El maquinista de la General (1926). Ehun urte dituen film honetan Buster Keaton aktore handiak hartu zuen parte. “Gure aretoan jatorrizko soinurik edo aurrez grabatutako soinurik gabeko filmak proiektatzen direnean bezala, zuzeneko musikaz (pianoa) lagunduta gozatuko dugu”.
Ordena kronologikoan pantailaratuko dituzte lanak eta hamarkadaka film enblematikoak berreskuratuko dituzte bertan. Hala, urtarrilean, goian aipatutakoaz gain, Furia (Fritz Lang, 1936) eta Pasión de los fuertes (John Ford, 1946), klasikoak pantailaratuko dira, 14an eta 28an.
Informazio guztia: Nafarroako Filmoteka



