
Urtarrilean kontzertu andana antolatu dute Bilboko Jazzon Aretoan. Lehenengoa bihar, hilak 9, izango da Andoni Aizpuru Quartet taldearekin. Andoni Aizpuruk saxo joko du, eta Andrés Navascues pianoan izango da, Iñigo Manterola baterian eta Fran Serrano kontrabaxuarekin arituko da.
Andoni Aizpuru saxofoi jotzaile bilbotarra, egungo euskal eszenako musikaririk ospetsuenetako bat. Aurten Jazzon Aretoaren 2026ko Impulso programarako aukeratutako lau taldeetako bat da. Andoni Aizpuru Quartetek hizkuntza propioa garatzen du konposizioaren zein inprobisazioaren bitartez. Jazzaren hizkuntzatik sortutako lan originaletan, jazz standarrean eta beste estilo batzuetako musikaren berrinterpretazioetan oinarritutako errepertorioa zabaltzen du taldeak, eta gainera, jazz garaikidearen eraginak uztartzen ditu tradizioan errotutako oinarri batekin.
Hil honetan arituko diren beste talde eta musikari batzuk honako hauek dituzue: ATM Trio, Thalatha, Ariel Bringuez, Borja Barrueta, Aiama Quartet eta Alex Conde.
Xehetasun guztiak: Jazzon Aretoa.



