MUSIKA

Cosmonauts eta Frowning Clouds, gaur Donostian

Amerikako Estatu Batuetako eta Australiako eszena undergroundean nabarmentzen ari diren bi talde interesgarri ikusteko aukera izango da gaur, martxoak 5, Donostiako Le Bukowski musika klubean: Kaliforniako Cosmonauts eta antipodetako The Frowning Clouds.

Cosmonauts kaliforniarrek 60ko hamarkadako psikodeliaren soinu-kaleidoskopikoa, Velvet Undergrounden eta antzeko klasikoko ilunak dituzte oinarri, Ty Segall, Thee Oh Sees edo Black Lips pizti undergrounde-etatik gertu dagoen jario erakargarria egiteko. AEBetako Burger Records diskoetxearekin grabatzen dute –oraintsu diskoetxe bereko Night Beats izan ziren Gipuzkoako hiriburuan-. If you wanna die then I wanna die izenburudun bigarren lana Donostiara ekarri dituen Ayo Silver promotoreak berrargitaratu du.

The Frowning Clouds australiarren jarioa, berriz, askoz ere mugatuagoa da estilo jakin batera, alegia 60ko urteetako rhythm and blues-era, garage-rock baztertu barik. Talde gazte honek lau erreferentzia grabatu ditu Espainiako Saturno Records diskoetxearekin, hiru single eta LP bat. Azkena, Propellers izenburudun binilozko singlea. 

Martxoren 9an, halaber, eta oraingoan ere Ayo Silver promoterearen eskutik, Frantziako Strange Hands eta AEBeko Nucular Animals taldeak izango dira Le Bukowskin. Estatubatuarrek Olympia hiriko K Records diskoetxe ezagunarekin argitaratu zuten euren estreinako lan homonimoa 2008an. Burdeos hirikoak garage-rock zaleak, era berean, urte horretan eratu ziren. Zenbait single argitaratu ondoren, iaz Dead Flowers iraupen luzeko estreinako lana plazaratu, eta kritika onak jaso zituzten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button