MUSIKA

Neomak taldeak kontzertua eskainiko du Arriaga Antzokian

Bihar, hilak 6, Neomak taldeak kontzertua eskainiko du Arriaga Antzokian, 19:00etan hasita.

Neomak taldeak bere bigarren diskoa aurkeztuko du Arriaga Antzokian. Taldekideak Kepa Junkeraren gidaritzapean aritu ziren aspaldian, Sorginak izenarekin. Etenaldi baten ondoren, ilusioz beteriko proiektu berria sortu zuten: Neomak.

Ibilbide ederra egin dute. 2022ko udan argitaratutako bi abestiekin kontzertu ugari eman zituzten Euskal Herri osoan zehar, eta, irailean, lehen diskoa kaleratu zutenean, Estatuko hainbat tokitara eta Frantziako hainbat hiritara iritsi ziren. WOMEX jaialdian hautatu zituzten, Hego Korean eta Japonian zehar ibili ziren eta Boisen (AEB) egiten den Euskal Diasporaren Jaialdian ere hartu zuten parte.

“Neomak emakume gazteak dira, eta ezarrita dagoena haustera eta ikusleen erraiak nahastera datoz. Lehen diskoarekin euskal antzoki nagusiak bete zituzten eta Arriaga Antzokiko publikoa dantzan jarri zuten”.
Bigarren lana 2025eko udazkenean kaleratu zuten eta aurten makina bat tokitara eramango dute bere indar musikala.

Show More

Related Articles

Back to top button