IKUS-ENTZUN

Mexikoko zinematografia, Zinebi jaialdian

Zinebi jaialdiak Focus: México, mujer y cines originarios topaketa antolatu du, mundu osoko emakumeek egindako zinema biltzeko.

Yunuen Cuenca zikloaren komisarioak moderatu du ekitaldia, eta bertan Mexikoko Emakume Indigenen Batzar Nazionalaren sortzaile eta kide den Zenaida Perez Gutierrez, Yasnaya Aguilar Gil mixe hizkuntzalaria eta Itandehui Jansen, Luna Maran, Concepcion Suarez Aguilar eta Yolanda Cruz zinemagileak izango dira, Vanesa Fernandez Jaialdiko Zuzendariarekin batera.

Zikloa Mexikoko Zinematografiako Institutu Mexikarrarekin (IMCINE) lankidetzarekin ospatuko da, eta honako filmak pantailaratuko dira: Koltavanej, Concepción Suarez Aguilar, 2013; Guenati’za / Those Who Come To Visit Us, Yolanda Cruz, 2003; Me parezco tanto a ti, Luna Maran, 2011; Kii Nche Ndutsa / Time And The Seashell,  Itandehui Jansen, 2020; Tío Yim, Luna Maran, 2019; eta Nudo Mixteco, Angeles Cruz, 2021.

Zinebiren ekimen horrek zuzendarien lana nabarmentzea du helburu, baina baita sektorea osatzen duten emakume guztiena ere. “Horren agerpena nabarmendu nahi da, industrian nahiz pantailan duen irudikapenari buruz eztabaidatu, gaitasun profesionala ezagutu, baita haien gaitasun profesionala aitortu eta historian zehar zinemagintzan aktiboki eta baldintzarik gabe parte hartu izana ere”.

Beste aldetik, Europako Jaialdien Topaketa ere egingo da gaur, hilak 15, eta Europako zinema dokumentaleko jaialdi garrantzitsuenetako batzuen ordezkariak elkartuko dira Azkuna Zentroan. Besteak beste, Cinéma du Réel (Paris), DOK.Leipzig (Alemania), Ji.hlava (Chequia), Doclisboa (Portugal), DokuFest (Kosovo), FIPADOC (Biarritz) edo Punto de Vista (Iruña) COVID-19 pandemiaren ondoren Europako dokumental-zinemaldiek dituzten erronkei buruz eztabaidatuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button