
Gaur, urtarrilak 8, Bilboko Udalak antolaturiko Bilboko Zirkuituaren denboraldi berria abiatuko da. Ekimenaren helburua Bizkaiko hiriburuko eta inguruetako antzerki taldeen jarduera sustatzea da, eta horretarako, antzerki talde amateur eta erdi-profesionalen proposamen eszenikoak programatuko dira, publiko orori zuzenduak.
Antzezkizunak Rekalde, San Frantzisko, Otxarkoaga, Zorrotza, Basurto, Begoña eta Altamira Udaltegiek eta Solokoetxeko Institutuak hartuko dituzte maiatzaren 14ra arte, eta saio guztiak ostegunetan izango dira, 19:00etan hasita.
Aurtengo ekimen honetan konpainia hauek hartuko dute parte: Un relato para cada rato, Tunka Taldea, Amets bete, Pasmi Teatro, Kronos Antzerki Taldea, Itxartu Antzerki Taldea, Kai Errea, Suminak, 7 Grados, Kuttun Antzerki Taldea, Kaleka, Kamerino Teatro, La Mapacha, Gaizka Txamizo eta Companyia del BAC.
Antza denez saio bakarra izango euskaraz.
Gaur berton, Errekalde Udaltegian, Un Relato para cada rato taldeak Historias del Baserri obra egingo du. Ahozko narrazio-ikuskizuna da, zuzeneko musikarekin. “Euskal Herriko ahozko tradizioko istorioak biltzen ditu, amamak kontatzen zizkion ipuinekin hazi zen neska baten oroitzapenen bidez. Iraganerako bidaia, gure orainarekin konektatzeko”.
Programazioari buruzko datu guztiak: Bilboko Zirkuitua.



