IKUS-ENTZUN

Maurice Pialat zinemagileari buruzko zikloa Nafarroako Filmotekan

Maurice Pialat zinegile frantziar erreferentearen jaiotzaren mendeurrena ospatu zen joan den urtean. Efemeride hori probestuz Nafarroako Filmotekak zikloa bat atondu du hil honetan, XX. mende amaierako zinema frantsesaren klasiko honen balioa aitortzeko.

“Oraindik ere, Maurice Pialat ondorengo belaunaldietan eragin handiena izan duen zinemagilea da. Askoren ustetan Nouvelle Vague osteko errealizadore frantziar onena da. Sinestezina dirudien arren, bere film bakar bat ere ez zen berriro areto komertzialetan estreinatu. Aukera ona da, beraz, bere zinema ospatzeko, begi berriekin bizitza, haserrea eta maitasuna gainezka dituen obra bat berraurkituz, Isabelle Huppert, Sophie Marceau, Sandrine Bonnaire, Jean Yanne, Marlène Jobert, Guy Marchand, Gérard Depardieu eta beste hainbatekin bere paper onenetan”.

Gaur berton, hilak 9, izango duzue zinemagile horren pieza bat ikusteko aukera: L’ Enfance nue (1968). “François, hamar urtekoa, administrazio publikoaren tutoretzapeko haurra da.  Makina bat istilutan sartzen da, eta familia batetik beste familia batera pasatzen da beti. Azkenean, bikote zahar baten etxean amaituko da, Thierrytarren etxean. Amona eta aitonarekin batera, familia berri eta abegikor bat aurkituko du.”

Datozen ostiraletan izango duzue Maurice Pialat zinegile frantziarraren obraz gozatzeko aukera.

Show More

Related Articles

Back to top button