BERTSOTAN

Arabako bertsolari gazteen Eskolartekoa abiatzear da

Arabako Eskolartekoa hastekotan da, eta  hiru adin tartetan banatuta jokatuko da.  Nagusiak, 14-18 urte artekoak, izango dira lehenak kantatzen, eta ostegun honetan emango diote hasiera Eskolartekoari. Guztira 3 kanporaketa eta finala izango dira.

Lehen kanporaketa Aramaion izango da, 19:00etan, Sastiñan. Hurrengo egunean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean arituko dira bertsolariak. Eta hirugarren kanporaketan Mendialdeko gazteak arituko dira.
Finala, maiatzaren 18an izango da, Aramaioko Kultur Etxean, 19:30eanTxapeldunak eta txapeldun ordeak Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dute ekainaren 15ean.

Gazteagoek,12-14 urte artekoek, kuadrilla artekoa jokatuko dute Aramaion, maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Eta 14 urtetik beherakoek bi modalitate ezberdinetan arituko dira, idatzizko bertso sortak kantatuz eta bat-batean.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button