IKUS-ENTZUN

“Vinyland” filmaren aurkezpen-bira izango da azaroan

Irungo Bloody Mary disko-dendak ekoitzirako Vinyland filma aurtengo Zinemaldian estreinatuko zen, eta orain, Euskal Herrian zehar ibiliko da.

Pelikulak  binilozko diskoen mundua jorratzen du; disko bildumazale baten gorabeherak kontatzen ditu, hain zuzen. Pelikula, gainera, musikaz josia dator, eta Marcos Garcia zinegileak eta Mikel Insausti kazetariak zuzendu dute.

Bada, azaroaren 12an, Donostiako Trueba zine-aretoan pantailaratuko dute, eta gero, kontzertua ere izango da, Intxaurrondo Kultur Etxean, 22:00etatik aurrera: Nikki Hill eta Last Fair Deal.

Azaroaren 18an, Bilboko BBK aretoan aurkeztuko da filma, eta Bizkaiko hiriburuan ere Nikki Hillek joko du, Kafe Antzokian, 21:30ean.

Azaroaren 19an, Gasteizko Florida zine-aretoetan egingo da emanaldia, Nikki Hillen kontzertuarekin batera, Jimmy Jazz aretoan.

Azaroaren 22an, halaber, Iruñeko Golem Yamaguchi aretoan ikusi ahalko da, eta gau partean, Nikki Hill izango da berriro, oraingoan, Balerdi Balerdi taldearekin.

Azkenik, abenduaren 17an, filma Arrasateko Amaia Udal Antzokian erakutsiko da, Last Fair Deal bandaren kontzertuarekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button