IKUS-ENTZUN

Isabel Coixet zinemagilearen filmografia, Azkuna Zentroan ikusgai

Ekainera bitartean, Azkuna Zentroak Isabel Coixet zuzendariari eskainitako zinema ziklo bat abiatuko du. Saio guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin eta, zikloko bi filmetako azpitituluak euskaraz: Nadie quiere la noche (2015) eta La librería (2018)

Zuzendaria kameraren atzean izenburupean, Zinematekaren ziklo honek “gutxi ikusitako edo nazioartean ezagunenak diren espainiar zinema-zuzendari eta gidoigileetako baten atzera begirakoak izan ohi ez diren piezak berrikustea” proposatzen du.

Orain, Mira y verás (1984), bere lehen film laburraren lau hamarkada betetzen direla, Zinematekaren ziklo honetan “ikus-entzunezko ekoizpenaren hainbat geruza ezagutzeko aukera” egongo da.

Zinematekaren ziklo berri hau gaur berton, apirilaren 23an, hasiko da, lehen bi film luzeren programazioarekin: Cosas que nunca te dije (1996), ingelesez egin zuen lehen filma, eta A los que aman (1998). Ostegunean errepikatuko dira emanaldiak.
Maiatzean izango da hurrengo saioan, bi dokumental: Viaje al corazón de la tortura (2003), Balkanetako gerran Sarajevon filmatua giza torturaren aurkako alegatu bat da. Eta, Parler de Rose, prisonnière de Hissène Habré (2015) dokumentalak Txadeko diktadore ohiak, Hissène Habré, kartzelatutako eta torturatutako pertsonen borroka erakusten du. La vida secreta de las palabras (2005) lana ere proiektatuko da, bere filmik nabarmen eta sarituenetako bat.

Hortik aurrera pantailaratuko diren saioak noiz eta zeintzuk izango diren ikusteko: Azkuna Zentroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button