ESZENA

“Postdatarik Gabeko Gutunak” antzezlana igande honetan, Bilbon

Kepa Errastik idatzitako Postdatarik Gabeko Gutunak antzezlana, Xake Produkzioak konpainiaren laugarren lana, Bilbon estreinatuko da.

Datorren igandean, apirilak 28, BBK Salak Postdatarik gabeko gutunak lana, Xake Produkzioak konpainia tolosarraren ekoizpen berriena, hartuko du.
Mikelek (Kepa Errastik antzeztua) kartzelan eman ditu azken bost urteak. Han arrotz baten eskutitzak jaso ditu: denak, postdata hutsarekin. Espetxean eman zuen azken orduan, azken gutuna irakurtzera doa, bere bizitza erabat aldatu baino lehen askatasuna berrezkuratuz. Charlotez (Nerea Ariznabarreta) jantzitako “piano-jotzaile mutu misteriotsu baten” laguntzarekin, Mikelek bere bizitzaren errepasoa egingo du, jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte. Errastik berak idatzia eta Getari Etxegaraik zuzendua, euskarazko lan hau denbora errealean egiten da, etenik eta jauzirik gabe, protagonistaren azken ordu hori osorik erakutsiz

Postdatarik gabeko gutunak saioak emozioa eta umorea nahasten ditu, norbere buruarekin gustura egoteari buruz hausnartzeko. “Kartzela bakardadeaz hitz egiteko aitzakia baino ez da, eta inor bakardadera nola ohitu daitekeen hausnartzeko; erabateko aldaketa bati, edota bizimodu berri bati aurre egiterakoan sortzen diren beldurrei buruz hitzegiteko aitzakia, aldaketa horiek bizimodu hobea suposatuko badute ere”, laburbiltzen du Errastik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button