IKUS-ENTZUN

Hirugarren adinekoen bakardadearen arazoaz

Apirilaren 25ean, Diego Fandosek idatzi eta zuzendutako 29 de febrero film laburraren  erabateko estreinaldia izango da Bilboko BBK Salan. Hirugarren adineko bakardadearen arazoari buruz Bizkaian filmatutako film laburra da, eta protagonistak Ramon Barea eta Zorion Eguileor euskal aktoreak dira.

Lanak honako korapiloa hartu du oinarritzat: “Duela gutxi egindako ikerketen arabera, gaitz horrek 65 urtetik gorako bi milioi pertsona baino gehiagorengan du eragina Estatu osoan. Tomasek, adinaren gorabeherek jotako agureak, bere urtebetetzea ospatu nahi du, baina ez du nor gonbidatu. Bere ezagun guztiak hil egin dira, bera bezain zahartuta dagoen eta guztiz gorrotatzen duen Arturo izan ezik, dagoeneko zergatik gorrotatzen duen gogoratzen ez duen arren. Azkenean, deitu eta gonbidatu egiten du, eta biek zorigaiztoko amaiera ekar dezaketen ordu erabakigarriak partekatzen dituzte”.

Hori da Diego Fandosek idatzi eta zuzendutako eta Azaroa Films ekoiztetxe bizkaitarrak gauzatutako istorio harrigarria, gero eta zabalagoa den gaitz soziala mahai gainean jartzeko: bakardadea hirugarren adinean. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) XXI. mendeko izurritetzat jotzen du bakardadea, biztanle gehienek hirurogei urte edo gehiagoko bizi-itxaropena baitute, eta kalkulatzen da 2050ean bi mila milioi pertsona egongo direla adin-tarte horretan.

Hortaz, 29 de febrero lanaren estreinaldi esklusiboa ostegunean izango da, BBK Salan, 19:30ean hasita. Sarrera doakoa eta ikus-entzule guztiei irekia izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button