BESTELAKOAK

Balioetan oinarritutako sariak

Atzo aurkeztu ziren Bilboko Udalak antolatutako Bilbao Gazte Balioak Martxan sarien lehen edizioa irabazi duten 30 proiektuak. Bilboko Balioen Gutunak jasotzen dituen 17 balioetakoren bati lotutako helburuak dituzte proiektu guztiek.

Proiektuok hainbat eremu hartzen dituzte barruan: adierazpen artistikoak, teknologia, ikerkuntza, ekologia, inklusioa, bideo-jokoak eta kirola, besteak beste. “Sariketa irabazi duten ekimenek gizarte-eskaera bati erantzuten diote, eta auzoak, barrutiak, eskolak edo kolektibo espezifikoak eraldatzen eta hobetzen laguntzen dute. Parte-hartzea bultzatzen duten ideiak dira, sormen handikoak eta berritzaileak”.

Bilbao Gazte Balioak Martxan sarien lehen edizio honek herritarren parte-hartze handia izan du. 91 proiektu aurkeztu dira (14, ikastetxeenak; 28, unibertsitate-masterreko graduko edo goi-mailako prestakuntza-zikloetako ikasleenak, eta 49, gazteen kolektiboenak). 30 ekimen saritu dira (9, ikastetxeenak; 87 unibertsitate-graduko edo goragoko ikasleenak, eta 14, gazte-kolektiboenak), eta 250 gaztetik gora parte hartu dute beraien garapenean. Udalak, guztira, 102.000 euro banatu ditu saritan; kategoria bakoitzeko, bi lehen sari banatu dira, 5.000 eurokoa bakoitza, eta gainerakoak 3.000na eurokoak izan dira.
Sari hauei esker, gazteoi aukera eman zaie euren ideia martxan jartzeko, gizartearen mesedetan.

Informazio osagarria hemen topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu