MUSIKA

Piraten lehiaketaren irabazleak

Donostiako Piraten 5. Musika Lehiaketaren zuzeneko hiru finalerdiak burutu ondoren, ekimenaren arduradunek iragarri dituzte hiru irabazleak: Margot, ON eta Tacumah Reggae Band. Azken talde horrek ikus-entzuleen saria jaso du.

Hiru sarituek Donostian dute egoitza eta lehenengo bi sarituek, Margot eta ON, rock eta pop estiloak jorratzen dituzte. Tacumah Reggae Band, berriz, reggae eta bestelako erritmo tropikalen esparruan mugitzen da taldearen izenak adierazten duenez.

Lehiaketara 25 talde aurkeztu dira eta horietatik bederatzi aukeratu zituen epaimahaiak. Azken horiek hiru finalerdietan jo dute: Intxaurrondoko Letaman gaztetxean, Groseko Kortxoenea gaztetxean eta Añorgako gaztetxean. Hiru emanaldi horien ondoren, Margot, ON eta Tacumah Reggae Band taldeak gailendu dira eta Aste Nagusian zuzenean jotzeko aukera izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button