ESZENA

“Bo Jauna!” ikusgarri ederra, Sestaon

Gaur, apirilak 26, 19:30ean, eta Sestaoko Musika Eskolan, Maria de Jongh konpainiak Jokin Oregi antzerkigileak sorturiko Bo Jauna! lan berria egingo du. Pieza berria 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da…

Maria de Jongh konpainiarenak dira Amour edo Izar ikuskizun gogoangarriak. Bo jauna! itxura berberarekin agertuko da, maskarak eta hitzik gabeko pertsonaiak, baina kasu honetan etxeko txikienentzat izango da lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button