LITERATURA

Izarren eta haitzen artean bidaiatzeko liburua

Gaur, apirilak 26, 18:30ean, Bilboko BIRA Kulturgunean, Karlos Aretxabaletaren Izarrak eta haitzak (Sua edizioak) liburuaren aurkezpena egingo da. Izarren eta haitzen artean bidaiatzeko liburua duzue.

Imajinatu eskalatzaile edo mendizale ezagun baten aurrean zaudela, miresten duzun baten aurrean; garagardoa daukazuela eskuan, irribarrea aurpegian, eta ahotik hitzak jariatzen direla, konfiantza osoz.
Imajinatu euren istorioetan sar zaitezkeela, euren bizitza eraiki duten pasadizoetan eta, ondoren, guztia liburu batean gordetzen duzula. Bada, horixe egin du Karlos Aretxabaleta idazle bizkaitarrak. Edurne Pasaban, Juanjo San Sebastian, Pou anaiak, Alex Txikon, Oihana Azkorbebeitia, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Ekaitz Maiz, Imanol Amundarain, Irati Anda, Iker Arroitajauregi, Iñigo Basterra… horiekin guztiekin, besteak beste, solasean jardun du.
Hitzaurrea Juanra Madariagaren eskutik dator, eta azken hitza, berriz, Ioritz Gonzalez Lertxundik jarri du.
Liburu honen salmentaren bitartez lortutako irabaziak SOS Himalaya Fundazioari emango dizkio egileak.

Karlos Aretxabaleta, “Txapel”, eskalatzailea eta idazlea da. Poesia eta narratiba liburu batzuk argitaratuta ditu, besteak beste Hitz Margotuak (EME, 2016) edo Sex-sua (Elkar, 2021).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button