IKUS-ENTZUN

Euskal autore emakumeentzako gidoi lehiaketa

Gidoik, Euskadiko Gidoigileen Elkarteak, film laburren gidoi lehiaketa antolatu du Caostica Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiarekin lankidetzan eta (H)emen elkartearen laguntzarekin. Gidoiak bidaltzeko epea maiatzaren 24an itxiko da.

Betiko legez, emakumeen presentzia urria da gidoigileen artean. Horrexegatik, sortu berri den lehiaketa horren helburua da emakumeen artean gidoien idazketa sustatzea, eta gidoien idazketaren esparruan emakumeak profesionalizatzen laguntzea.
Euskadin jaiotako edo Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako adin nagusiko emakume autore guztiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketa honetara.
Bidai beharreko gidoiak argitaragabeak eta fikziozkoak izango dira, gai librekoak, eta  gaztelaniaz edo euskaraz idatziak.

Gidoirik onenak 600€ eta trofeoa jasoko ditu. Irabazlea Bilbon egingo den Caostica Film Laburren Jaialdiaren ekainaren 8ko sari-banaketan iragarriko da.

Interesa izanez gero, hona hemen oinarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button