IKUS-ENTZUN

Mendi Tour ekimenak Donostia bisitatuko du egunotan

Otsailaren 10ean eta 11n, Donostiako Antzoki Zaharrean, Mendi Film Festibaleko lanik ederrenetako batzuk eskainiko dira 19:00etatik aurrera.

Gidoi bikainak, argazki ederrak, inspiratzeko soinu-bandak… hain modan dagoen genero zinematografiko honetako zuzendari gorenen eskutik. Zinema saio hauek gomendagarriak dira mendizaleentzat, zinema dokumentalaren zaleentzat eta, oro har, publiko zabalarentzat. Eta bertan, alpinismoa, eskalada, eskia, mendi lasterketak, espeleologia, parapentea eta ilustrazio artearen inguruko hainbat pelikula ikusi ahalko dira, joan den abenduan BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian sarituak eta nabarmendu izan zirenak.

Hala, otsailaren 10ean, honako film hauek pantailaratuko dira: Dear Superhero  (Zeelanda Berria, Corinna Halloran), Ephemeral (AEB, Josiah Jones), eta Old Man Lightning (AEB, Dawn Kish).

Hurrengo egunean, (bihar) Harri, Orri, Arkatz  (EH, Jon Herranz), Into Altai (Frantzia, Yannick Boissenot), eta Izarren Zaunka (EH, Nagore Eceiza Mujika).

Show More

Related Articles

Back to top button