LITERATURA

Euskararen eta euskal kulturaren garapena bultzatzeko

Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak sinatu berri duten lankidetza-hitzarmenari esker beka eta mentoretza-programa sortuko dute hasi berri diren idazleen lana bultzatzeko. Bi erakundeon arteko elkarlanak “euskararen eta euskal kulturaren garapena” izango ditu jomuga.

Mikel Ayllon idazle eta EIEko zuzendaritza batzordekideak esan duenez, “Bizi dugun garai honetan, garrantzitsua izateaz gain, funtsezkoa ere bada gure literaturaren eta gure kulturaren birika den euskara hauspotzeko elkarlana sustatzea. Horregatik, elkarri eskutik helduta bidean aurrera egiteko konpromisoa berretsi nahi dugu gaur. Gure eguneroko lanean sortzen ditugun baliabideak elkarren eskura jartzeaz gain, ekimen berriak jarri nahi ditugu martxan, gero eta jende gehiago erakartzeko euskararen eta literaturaren mundura. Indar berezia egin nahi dugu, gainera, gazteen esparruan, gure hizkuntzan idazteko grina pizteko helburuz”.

Akordio hori hainbat egitasmotan gauzatuko da, adibidez, prestakuntza eskainiko zai EIEren bazkideei. Horiek horrela, bi ikastaro antolatuko dira, bata, udaberrian eta, bestea, udazkenean; Idazle gazteen ibilbidea sustatzeko beka-deialdia sortu eta abian jarriko dute, eta hasi berri diren idazleen lana bultzatzeko asmoz, mentoretza-programa sortuko dute (R.M. Azkue eta Urruzuno literatura sarietako irabazleek izango dute lehentasuna). Eta azkenik, Euskaltzaindiak Hegats aldizkaria katalogatzeko, digitalizatzeko eta bi erakundeen webguneen bidez gizartearen esku jartzeko konpromisoa hartuko du.

Bestelakoak ere jasotzen ditu hitzarmenak, eta hala, EIEk Euskaltzaindiari egingo dizkio gramatika, lexikografia, ortografia, onomastika eta euskalkien erabileraren inguruko kontsultak eta iradokizunak, eta Euskaltzaindiak kontsulta horiei erantzuna eman edota bideratuko ditu.

Show More

Related Articles

Back to top button