IKUS-ENTZUN

Maiatzean bost zuzendariren filmak, Tabakaleran

Hil honetan, artista eta zuzendari ezagunak (June Crespo eta Maddi Barber, Monica Cambra, Andrea Jaurrieta eta Maria Jerez) protagonista izango dira Tabakaleran. Aukera ona izango da beren lan egiteko moduei buruz gehiago jakin eta bakoitzaren ikuspegi sortzaileak ezagutzeko.

Aste hauetan, zinearen eta arte garaikidearen arteko gurutzaketa gertatuko da Tabakaleran, Erakusketarekin elkarrizketak izeneko zikloarekin. Maiatzean bi saio izango dira, zentroan ikusgai dauden bi erakusketen inguruan: Larruak eta izurrak areto nagusian eta Situ-akzioak. Herri bat behar da mendi bat altxaltzeko bigarren erakusketa-aretoan.

Bihar bertan, maiatzak 9a, Larruak eta izurrak erakusketarekin elkarrizketak saioan, June Crespo artistak, Maddi Barber zinegilearekin batera, Core dokumentala aurkeztuko du. Film labur hau erakusketa-aretoan ikusgai dagoen Core piezaren ingurukoa da. Saio berean, Nancy Holten Sun tunnels (1978) proiektatuko da.

Maiatzaren 18an, Mònica Cambra zuzendariak Un sol radiant (2023) bere azken lana aurkeztuko du Tabakaleran. Filmak munduaren amaiera baino lehenagoko azken egunei aurre egiten dien familia baten istorioa kontatzen du.

Maiatzaren 25ean, Andrea Jaurrietak Kontatutako zinea zikloan parte hartuko du, eta bertan, Nina bere bigarren film luzea ikusteko parada egongo da. Nina filmak “munduan bere lekua aurkitzeko borrokan ari den neska gazte baten erretratu intimoa” egiten du, eta  identitateari, desioari eta bizitzaren esanahia bilatzeari buruz hausnartzera gonbidatzen du.

Eta azkenik, maiatzaren 30ean, Situ-akzioak. Herri bat behar da mendi bat altxatzeko erakusketa egiteko gonbidatua izan den María Jerez artista eta zinemagilea izango da Tabakalerako zinean María va a a la escuela (2017) filma aurkezteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button