ARTEA

Denboraren joan-etorriaren lekuko

Tadanori Yamaguchi artista japoniarrak Denboraren Aztarna izeneko erakusketa paratu du  Mañariko Angurreta Harrobia Arte Espazioan, arteaz eta naturaz gozatzeko helburuz.

Angurreta Harrobia Arte Espazioan antzinako meatze-ustiapena egin zen, eta orain, naturaz beteriko parajea izanik, gizakiaren eskuhartzeari esker ezohiko leku bihurtu da. Eta are gehiago orain, Tadanori Yamaguchi artista japoniarrak arteaz eta naturaz gozatzeko egin duen proposamenarekin. Egindako lau piezek denboraren joan-etorriaren lekuko izan nahi dute.

Mañariako Angurreta Harrobia Arte Espazioan “denboraren joan-etorriaren lekuko izatea lortzeko, aluminiozko estanpazio bat egin du artistak harriaren gainazalean. Estanpazio horren bidez, harriaren morfologia eskulturara transferitu, eta mendiak jasan duen ustiapen- eta eraldaketa-prozesuari buruzko informazioa jaso nahi izan du.
Eskulturak egitura poliedriko irregularrak dira. Hiru, lau edo bost alde dituzten irudi poliedrikoak kateatzen dira. Irudi horiek hainbat forma hartzen dituzte, sortu diren lekura egokitzeko. Horietako bakoitzak harrobiaren espazioarekin, dauden maila eta terrazekin edo utzitako paisaiarekin elkarrizketa ezberdina planteatzen du. Mugimendu infinituaren sentsazioa sortzen dute, aurpegien argitasuna etengabe aldatzen delako eguzki-argia islatzean, argi-itzalen joko dinamiko sortuz.”

Angurreta Harrobia Arte Espazioan urtean zehar kultur ekitaldi ezberdinak antolatuko dira. Adibidez, ekainaren 4an, Gehi Zazpi biolontxelo taldearen kontzertua izango da, eta uztailaren 8an, Koldobika Jauregi artistak performancea egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button