ESZENA

Gazteen Antzerki Topaketak, Donostian

Gazteak antzerkira hurbilarazteko Gazteen Antzerki Topaketa jarri zen martxan aspaldian Donostian. Aurten ere topaketak bidean jarriko dira maiatzean eta ekainean, bi kategoriatan: 14tik 18 urtera bitarteko Junior kategoria, eta 18 eta 30 urte bitarteko Senior kategoria.

Ekimenaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, bai antzezle, bai sortzaile moduan (agertokien gainean edo atzean), eta baita ikusle moduan ere, era horretan antzerkira joateko ohitura bultzatuz eta kultur ekitaldi horiekin gozatzea sustatuz. Beraz, hiru helburu ditu: ludikoa, pedagogikoa eta kultur ekintzak bultzatzea eta sustatzea.

“Urtetik urtera, Donostiako nahiz inguruetako antzerki talde gehiago animatu izan da parte hartzera ekimenean. Egitasmo horri esker, profesionalak ez diren antzerki taldeek, Donostiako agertoki nagusietan antzeztu dezakete: Kutxa Kultur kluban, Antzoki Zaharrean, Lugaritz Kultur Etxean, Gazteszenan, Victoria Eugenia club aretoan eta Kontadores Gazte Zentroan. Gainera, Kontadores taldeen eskura jartzen da, batez ere, entseguak egiteko lokalik ez dutenentzat eta Topaketatik kanpo haien antzezlanak aurkeztu nahi dutenentzat.”

Beraz antzerkia gustuko baduzue edota antzerki eskola, tailerra edo talde bateko kide bazarete, animatu zaitezte. 33. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago martxoaren 11ra arte.

Hemen dituzuen oinarrietan informazio guztia duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button