ESZENA

Artistak egoitzan, Aterpean ekimenarekin

Dantza Hirian jaialdiak Aterpean izeneko egoitza antolatu du. Ekimenak lanak garatzeko eta aurkezteko toki bat eskaintzen die artistei, sustengu ekonomiko baten bidez. Gainera sorkuntza berriak Dantza Hirian aurkeztu ahal izango dira. Proiektuak bidaltzeko epea apirilaren 17an amaituko da.

Egoitzak bi asteko iraupena izango du artista bakoitzarentzat. “Egonaldi horretan, artistek harreman zuzena daude Eurohiriko biztanleekin, eta hainbat sentsibilizazio-jarduera, topaketa eta entsegu ireki egin dituzte, besteak beste, beren esperientziak publikoarekin partekatu ahal izateko”.

Deialdia dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button