LITERATURA

“Literaturia”, gaurtik aurrera

Odolean daramagu lelopean abiatuko da gaur Literaturia 2015. Maiatzaren 28tik 31 bitartean Zarautzen izango den Euskal Letren Plaza liburuz eta idazlez betako egun hauetan horretarako ondu den programazio bereziarekin.

Bertaratuko diren idazleetako batzuk: Bernardo Atxaga, Tere Irastortza, Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano, Bego Montorio, Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte, Jon Alonso, Uxue Alberdi eta Itxaro Borda.

Betiko legez, idazleak eta euren lanak izango dira protagonista. Hainbat libururen aurkezpenak burutuko dira egun horietan. Hala, Karlos Linazasoro, Koldo Izagirre, Josune Muñoz eta Oier Guillan bikotea, edota Joxemari Iturralde izango dira lan aurkezten, besteak beste.

Literaturia berez, maiatzaren 14an (osteguna) hasi zen. Egun horretan, Jose Luis Padronek aurkeztuta, Bernardo Atxagak hitzaldia egin zuen.

Bihar, Anjel Lertxundiren eskutik Literaturia 2015en irekiera egingo da, bertako Modelo aretoan. Eta jarraian Harkaitz Cano eta Mursegoren eskutik, Oporto ikuskizuna.  Larunbateko hitzordu nabarmena  Erraiak eta Tractatus liburuetatik sortutako Erractus ikuskizuna izango da Danele Sarriugarte, Jule Goikoetxea eta Kattalin Minerekin. Arratsaldean Ardoa eta Odola (Wino I Crew) ekitaldia egongo da. Eta gau partean, Poteo literarioa egingo da Musika Plazatik abiatuta Jon Alonsorekin.
Bertsoa ez da faltako, Bertso-kata literarioa antolatu baita Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Iñigo Manzisidor Mantxi bertsolariekin

Igande goizean Dejabu Panpin Laborategiaren eskutik, Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako ikuskizuna egongo da. Eta arratsaldean, Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa ikus-entzunezkoaren proiekzioa egongo da, eta ondoren, Itxaro Bordaren errezitaldia, Itxaso Gutierrez musikariak lagunduta.

Zarautzeko literatura odolean daramagu

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button