LITERATURA

Kafka protagonista “Kultura eta Pentsamendua” zikloan, Bilbon

Gaur, maiatzak 6, Kultura eta Pentsamendua zikloaren beste edizio bat hasiko da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Oraingo honetan, jardunaldiak Kafka idazlearen inguruan ardaztuko dira. Patxi Lancerosek aurkeztuko ditu topaketak, eta bertan sortzaile ospetsuaren lana eta pentsamendua aztertuko dira.

Lehenengo hitzordua gaur izango da, Oroimenaren izenak: oroitzapen kafkiarrak, Kafkaren ahanzturak izenburupean. Bertan, Fernando Bayón Filosofian doktore eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien fakultateko ikerketa-dekanordeak hartuko du parte.
Maiatzaren 13an Borondate oneko gizona: Kafka eta mundu komun baten eraikuntza izeneko hitzaldia egingo du Cristina Basili Madrilgo Carlos III .a Unibertsitateko Filosofian doktore eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasleak. Saioan Hannah Arendt pentsalariak Kafkaren obrari buruz egindako interpretazioaren ildo nagusiak aztertuko dira.
Maiatzaren 20an, Ezinezko hizkuntza. Kafka eta judaismoa hitzaldia burutuko du filosofia teorikoan doktorea eta Erromako La Sapienza Unibertsitatean eta Lisboako Unibertsitateko irakaslea den Libera Pisanok.
Zikloa maiatzaren 27an itxiko da Roberto Navarrete Madrilgo Unibertsitate Autonomoko filosofian doktore eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ikasketa, Teknologia Berri eta Berrikuntzako dekanordearekin. Bere hitzaldiaren izenburua Pragatik Jerusalemera: Kafka tradizioaren amildegiaren aurrean izango da

Gogoratu, hitzordu guztiak 19:00etan izango dira, Bidebarrieta Kulturgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button