
Hainbat txapelketa bideratuko dira irailean Zarautzen ospatuko den Euskal Astearen barruan: Aurresku eta Soinu Zahar; Binakako dantza txapelketa; eta Bikote gazteen dantza txapelketa.
Zarauzko XXVII. aurresku eta VIII. soinu zahar txapelketa izango da aurtengoa. 15 urte beteta edota 2015. urtean betetzen dituenak esku har dezake Txapelketa honetan. Aurresku txapelketako parte hartzaileek, Desafioa, Agurra eta Alpargata dantzatu beharko dituzte eta Soinu Zahar txapelketako parte hartzaileak berriz, Erribera, Upelategi eta Agurra. Dantza guztiak egiteko, Gipuzkoako dantzen urratsak erabiliko dira.
Binakako dantza txapelketan 16 urte bete ez dituzten bikoteek esku har dezakete. Parte-hartzaileak euskal usadiora jantzita joan beharko dute eta fandangoa eta arin-arina dantzatuko dute. Lehenengo biak irailaren 5ean izango dira.
Bikote gazteen dantza txapelketa honetan (irailak 4) esku hartzeko, kideetako batek 16 urte beteta eduki behar ditu, eta aurrekoek bezala, euskal usadiora jantzita joan beharko dute eta fandangoa eta arin-arina dantzatuko dute.
Abuztuaren 28a baino lehenago eman behar da izena hiru txapelketetan.