LITERATURA

Koldo Mitxelena literatur lehiaketa gazteentzat

Donostiako gazte sortzaileek badute berriz Koldo Mitxelena literatur lehiaketa begi bistan. Bost lehiaketa mota izango dira: komikia, olerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.

Lehiaketako lanek euskaraz idatziak, originalak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Ipuina, mikroipuina, olerkia, eta bertso papera lanak ordenagailuz, A4 neurrian tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Lan originala bakarrik aurkeztu behar da, kopiarik gabe.
Lanak ikastetxeetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira, eta lanen aurre aukeraketa ikastetxeen ordezkariez osatutako epaimahai batek egingo du.
Lanek 2017ko otsailaren 15erako Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskuetan egon beharko dute, honako helbide honetan: Konstituzio plaza, 2 – behea – 20003 Donostia.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button