ESZENA

“Topaklown”-en laugarren edizioa, Durangon

Durangoko Topaklown-en laugarren edizioa gaur abiatuko da,  eta martxoaren 27ra bitartean luzatuko da. 2013tik, Aste Santuarekin batera, antzerki adierazpide hau xede edo bide artistiko bezala duten pedagogo eta artistak gonbidatzen ditu jaialdiak

“Klownek, egunerokoaren heroi horiek, emozionatu, harrapatu eta gure alderik funtsezkoena, inperfektuena eta gizatiarrena islatzen dute. Klowna praktikatzen dutenen bilgunea da Topaklown, klownagatik jakin-mina dutenena edo, besterik gabe, liluratzen utzi eta emozio eta umore onarekin gozatu nahi dutenena”.

Gaur berton, 22:00etan, Hnos. Bolinga taldeak Puestos En Libertad egingo du San Agustin Kultur Gunean. Eta bihar, Portugaleko Cão À Chuvak Lullaby egingo du 18:00etan. Geroago, 21:00etan, Tortell Poltronak (Bartzelona) Grimegies antzeztuko du San Agustin Kultur Gunean.

Hurrengo egunetako saioak, eta modu paraleloan eratu diren ikastaroen gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button